| |
 |
IBARRA SAGARDOTEGIAN aspaldiko ohitura hau berreskuratu nahi izan da, Zornotzan 1828an eraikitako baserria birmoldatuz eta sagardoa eta sagardotegiko ohiko menua eskeiniz. Sagardoa kupeletako txotxetik irtetzen da, lagunarteko giro atseginean.
IBARRA SAGARDOTEGIAK daukan azpiegiturak aukera ematen dio sagardoari urtean zehar mantentzeko. Horrela ez bada, sagardotegia Urtarrilatik Maiatza arte bakarrik egon daiteke irekita, sagardoak ez baitu gehiago irauten botilan sartu gabe.
IBARRA SAGARDOTEGIAN sagardoak urte osoan irauten du, 17.000 litroko hiru deposituei esker, 12º Cko tenperatura egonkorrean mantenduko direnak, bere ezaugarri eta kalitatea bermatuz. Deposituak Urrian sagarraren muztioz betetzen dira eta hiruzpalau hilabeteetan urteko sagardoa edateko pronto izango da.
|
 |
|
|